Zelula amak, minbiziaren aurkako txerto


zelula-amak-minbiziaren-aurkako-txertoZelula amak minbiziaren aurkako txerto modura erabili ahalko liratekeela adierazi dute Stanford Unibertsitateko ikertzaileek. Zelula amek eta minbizi-zelulek aparteko antzekotasunak dituztela nabarmendu dute: batzuek zein besteek ez dute mugatua hazteko eta ugaltzeko gaitasuna.

Saguekin egin dituzte probak, eta 10 sagutik 7tan tumoreen hazkuntza inhibitzea lortu dutela erakutsi dute Cell Stem Cell aldizkarian.

Bularreko, azaleko eta biriketako minbiziarekin egin dute oraingoz proba, eta hiruretan antzeko emaitzak jaso dituzte. 


Informazioa iturria: aldizkaria.elhuyar.eus

Iruzkinak