Pirata eskola 1

              Makronen itsas labarra

Argitaletxea:Mezulari
Idazlea eta marrazkilaria: Estefano  eta Sir Steve Strevenson.
Itzultzailea: Mezulari


Pirata eskola talde bat  Makronen itsas labarrera joango da ekintza bat gainditzera, bertan pirata eskola dagoelako. Bertan proba ez badute gainditzen ez dira itsas pirata eskolan sartuko eta ezingo dira benetako piratak izan, Amaka kapitaina bezala.
Ume taldea itsasontzitik jaitsi eta itsas labarrari bira bat ematen diote bertako gauzak nolakoak diren ikusteko. Bira eman ostean bizar gorri kapitaina agertuko da eta pirata eskolako umeak bere itsasontzira eramango ditu.
Bizar gorriren itsasontzian pirata eskolako ume denak itsasontziko mastilera lotuta daude eta Jimek ihes egingo du eta bere lagunak mastiletik askatuko ditu.
Orduan Bizar gorri kapitaina bere lo gelatik irten eta pirata eskolako umeak bere itsasontzitik zehar korrika ikusiko ditu.


Zer gertatuko ote da?


Nire ustez liburu hau oso polita da eta niri abentura asko agertzen delako gustatu zait. Horrez gain bertan gu bezalako ume batzuk agertzen dira .
Oso erraza da irakurtzeko eta abenturak gustatzen bazaizkizu liburua oraindik eta errazagoa egingo zaizu; zuei ere liburu hau irakurtzea gustatuko zaizuela uste dut. Nik irakurtzea gomendatzen dizuet.



pirata eskola marmoken itsaslabarra bilaketarekin bat datozen irudiak

Iruzkinak