Esne eta eztizko lurra

esne eta eztizko lurraldea bilaketarekin bat datozen irudiak
Izenburua: Esne eta eztizko lurra
Idazlea: Toti Martinez de Lezea
Itzultzailea: Koro Navarro
Argitaletxea: Erein
Argitalpen data: 2016ko azaroa


1238.urteko udaberria da, eta Ianitz Ruiz Palestinara doa, gurutzadetara, Nafarroako Tibalt erregearen ejertzitoarekin. Bertan heroi eta gizon aberats bat bihurtzeko asmoz. Baina gauzak ez dira Ianitzek pentsatu bezain ondo joango. Lehenengo guduan desertuan galduko da Ianitz, eta beduino batzuek aurkituko dute. Beraiekin igaroko ditu hurrengo lau hilabeteak, eta hiri batera iristean beduinoak agurtuko ditu eta Juce Mirrekin elkartuko da, Palestinara iristerakoan ezagututako erlikia trafikatzaile judu bat. Eta berarekin batera erlikien trafikoan sartuko da AntoƱanara, bere sorterrira bueltatzeko. Ianitzek lortuko du diru nahikoa lortzea Euskal Herrira bueltatzeko? Edo Palestinan geratu beharko da erlikiekin trafikatzen?

Nire ustez, garai hartako egoeran jarri behar zarelako liburu honen hasiera apur bat astuna egin zait, baina irakurtzen joan ahala intriga eta misterio gehiago daude, eta azkenean nahiko arin irakurtzen da. Horrez gain, interesgarria da historiako garai hartan kultura desberdinetan nolako ohiturak zituzten ikustea.

Iruzkinak