Haumeak, Plutonen kideetako bitxienak, eraztuna du


Eguzki Sistemaren bazterretan, Neptunoren orbitatik haratago, izotzez eta arrokaz osaturiko objektuen Kuiperren gerrikoan dago. Objektu horien artean, besteak beste, lau planeta ñimiño daude: Pluton, Eris, Makemake eta Haumea. Haumea guztien artean ezezagunena da, eta mundu osoan kanpaina bat egin da planeta nanoari behatzeko, haren ezaugarri fisiko nagusiak zehazteko asmoz. Bada, ikerlanak erakusten duenez, eraztun bat dago Haumea planeta ñimiñoaren inguruan. Andaluziako Astrofisika Institutuko (IAA-CSIC) astronomoek zuzendu dute ikerketa, eta UPV/EHUko ikertzaileek ere esku hartu dute bertan.



Informazio iturria: http://www.ehu.eus/eu/


Iruzkinak