2017(e)ko urria 16, astelehena

Basamortu loratua Atacaman



Basamortu loratua Atacaman

Aurtengo euriteengatik ezohiko loraldia jasango du basamortuak


2017ko maiatzean ezohiko euriteak izan dira Txileko Iparraldeko Atacama eta Coquimboko eskualdeetan. Hori dela eta, "basamortu loratua" izenez ezagututako gertakaria jazoko da planetako toki idorrena kontsideratzen den zonalde honetan. Gainera, CONAFen esanetan, aurtengo euriteak oso oparoak izan dira eta azken hamarkadetako loraldi ikusgarriena espero da.

euskalnatura.net

Haumea planeta nanoa aztertu dute

Neptunoren orbitatik haratagoko gerrikoan dauden lau planeta nanoetatik ezezagunena, Haumea, aztertzeko aukera izan dute EHUko Zientzia Planetarioen taldeko kideek.
haumea planet bilaketarekin bat datozen irudiak
Hala, planeta nanoaren forma, tamaina eta bestelakoak ezagutu dituzte. Adibidez, uste zutena baino handiagoa dela frogatu dute, eta ez hain trinkoa. Horrez gain, Eguzkiaren inguruan orbita bat osatzeko 248 ordu behar dituela ikusi dute, eta errotazio-abiadura izugarri handia duela: lau ordu eskas. Horren ondorioz, errugbi-baloi baten itxura du



.   Iturria: naukas

2017(e)ko urria 15, igandea

Haumeak, Plutonen kideetako bitxienak, eraztuna du


Eguzki Sistemaren bazterretan, Neptunoren orbitatik haratago, izotzez eta arrokaz osaturiko objektuen Kuiperren gerrikoan dago. Objektu horien artean, besteak beste, lau planeta ñimiño daude: Pluton, Eris, Makemake eta Haumea. Haumea guztien artean ezezagunena da, eta mundu osoan kanpaina bat egin da planeta nanoari behatzeko, haren ezaugarri fisiko nagusiak zehazteko asmoz. Bada, ikerlanak erakusten duenez, eraztun bat dago Haumea planeta ñimiñoaren inguruan. Andaluziako Astrofisika Institutuko (IAA-CSIC) astronomoek zuzendu dute ikerketa, eta UPV/EHUko ikertzaileek ere esku hartu dute bertan.



Informazio iturria: http://www.ehu.eus/eu/


2017(e)ko urria 9, astelehena

Carlotaren egunkari morea








Izenburua: Carlotaren egunkari morea
Idazlea: Gemma Lienas
Itzultzailea: Jesus Mari Lasa
Argitaletxea: Erein
Argitalpen data: 2004








Gaur Carlotaren urtebetetze eguna izango da.Carlotari urtebetetze egunerako amona Isabelek eguneroko more bat oparituko dio, Carlotak sekulako disgustua hartuko du, ez baitzuen hori nahi. Baina bat-batean amonak galdetuko dio ea oparia gogoko duen. Carlota opariari buruz bere iritzia ematera doanean bere amak begirada eraginkor horietako bat botako dio. Orduan Carlotak asko gustatu zaiola esango du, eta sukaldera joango da txokolatezko pastelaren zati bat hartzera, pastela jan bezain laster etxeko korridoretik desagertuko da bere logelan sartuz.
Logelara sartu bezain laster ohean etzango da, baina bat-batean norbaitek atea joko du. Carlotak bere neba Marcos dela pentsatuko du, baina ez da Marcos izango, bere amona Ana baizik. Amona bere ondoan eseriko da eta ia haserre dagoen galdetuko dio, Carlotak egunkaria erakutsiko dio. Amonak itzelezko poza hartuko du eta Carlotari ideia bat emango dio. Egunkari more bat idaztea, hau da, egunkari feminista bat, nahiz eta amona oso ilusionatuta egon Carlota ez da  guztiz konbentzituko.
Nolako bizipenak idatziko ditu eta norengandik aterako ditu?


Nire ustez oso liburu interesgarria da, asko ikasi dut berarekin. Alde batetik, interesgarria egin zait oso hurbilekoa sentitu dudalako. Gure gizartean bizi ditugun esperientziak kontatzen dituelako.
Bestetik, borroka feministari esker gizarteak eman duen aldaketa ikusteko aukera eman dit. Nahiz eta oraindik lan handia egon emakumea gizartean aintzat hartzeko.
Liburuari esker feminismoa ez dela matxismoaren aurkakoa ere ikasi dut lehen uste nuen bezala, baizik eta feminismoak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bilatzen duela.